Skip to main content

Ezkerra eta Macronen koalizioa hasi dira hautagaiak erretiratzen, ultraeskuinari aurre egiteko

Politika

2024, uzt. 02 - 11:07

Fronte Popular Berriak Ipar Euskal Herriko hiru barrutietan lehen itzulia irabazi ondoren, makronistek atzera egiteko edo ez egiteko zalantza dute eskuin muturraren aurkako botoak batzeko. Hala, bosgarren hautes-barrutian, Baionakoan edo Angelukoan, orain arte diputatu izan den Florence Laserre makronista (hirugarren izan zen igandean, botoen % 26rekin) bigarren itzulitik erretiratu da, zuzendaritzaren irizpideari jarraituz. Hautesleek Colette Capdevielle, Fronte Popularrean parte hartzen duen sozialistaren, eta Serge Rosso lepenistaren artean aukeratu beharko dute.Laugarren barrutian, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne, hiru hautagai lehiatuko dira igandeko bigarren itzulian: ezkerra, eskuin muturra eta zentro-eskuina .
Macronek ohartarazi duenez, "boto bakar batek ere ez du eskuin muturrera joan behar" eta bere ministroei gogorarazi die eskuin muturra kanporatzea dutela helburu.

Parlamenturako hauteskunde sisteman boto gehien atera dituzten hiru alderdiak doaz bigarren itzulira. Hauteskunde barruti bakoitzean diputatu bana aukeratzen da. Hirugarrena erretiratu daiteke lehenagoari edo bigarrenari mesede egiteko. Eta pixkanaka ari dira argitzen zein barrutietan erretiratuko diren hirugarren hautagaiak eta  norentzako eskatuko duten botoa.