Fiskaltzak Garcia Castellonen erabakia kritikatu du: "Ez da delitua euskalduna izatea, ezta preso izatea ere”
Politika
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak apelazio-errekurtsoa aurkeztu du Manuel Garcia Castellon epaileak “ongietorrien sumarioaren” ikerketa beste sei hilabetez luzatzeko hartutako erabakiaren aurka. “Ez da delitua euskalduna izatea. Ez da delitua presoa izatea, ez da delitua hitz egitea, ez da delitua bakoitzak nahi duen norabidean politikoki jardutea. Eta jakina, ez da delitua abokatuek egoki iritzitako gestio guztiak egitea beren bezeroen espetxe-egoerari mesede egiteko”, dio Carlos Garcia Berro fiskalak sinatutako idazkiak, Garcia Castellon epailearen erabakiari erantzunez. Horren ondoren, azaldu du Sareren Telegram kanalean ere ez dela “inolako kriminalitate-zantzurik ikusten, eta ez dela susmatzen zer harreman egon litekeen, boluntarismo hutsetik harago, egozten zaion erakunde kriminalarekin”.