Skip to main content

Gabonen testuinguruan, Hego Euskal Herriko lau hiritan mobilizazioak deitu ditu Sarek

Politika

Sarek hainbat mobilizazio deitu ditu Gabonetan euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Lehenengo hitzorduak urtarrilaren 24an izango dira, Gasteizen eta Lizarran, eta 31n Basauriko eta Martuteneko espetxeetarako martxak daude aurreikusita.

Plataformak azaldu du euskal presoek salbuespenezko neurriak jasaten dituztela oraindik ere, eta gradu progresioei eusteko eskatu du. Izan ere, Sarek adierazi du 2022. urtea “oso garrantzitsua” izan dela urrunketa politikaren amaiera lortzeko bidean, baina oraindik ere zenbait oztopo dituztela presoek.

Sareren arabera, egun 3. graduan edota baldintzapeko askatasunean 110 bat preso egon beharko lirateke. 3. gradua emanda ere, entzutegi nazionaleko fiskaltzaren errekurtsoaren ondorioz, 6 presori 2. gradura berrezarri eta kartzelara itzuli behar izan dute.