Skip to main content

Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte arabarrak espetxeratzeko arriskuan daude

Politika

Auzitegi espainiarrek emandako epea amaitu da, eta gazte arabarrak espetxeratzeko arriskuan daude. 2019ko otsailaren 7an atxilotu zituzten, “material lehergarriak” zituen bidoi bat “helburu terroristekin” gordetzea egotzita. Sei hilabeteko espetxealdiaren ostean, 2021eko urtarrilean izan zen epaiketa. Lau urteko kartzela zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri zien. Helegiteak jarri ostean, Aitor eta Galderrek bi urte baino gehiago pasa dituzte Auzitegi Gorenaren erantzunaren zain, eta joan den maiatzean epaileek Auzitegi Nazionalaren epaia berretsi zuten.
Larunbatean 18.30ean manifestazioa egingo dute Gasteizen beraien aurkako epaiaren kontra.