Skip to main content

Gasteiz, Eibar, Saturraraneko espetxea eta Ezkabako gotorlekua memoria toki izendatuko dituzte

Politika

2025, urt. 13 - 12:01

Gasteiz, Eibar, Saturraraneko espetxea eta Ezkabako gotorlekua aurten memoria toki gisa aitortuko ditu Espainiako Gobernuak. Francisco Franco diktadorearen heriotzaren 50.urteurrenean gobernuak hogeita hamar memoria toki baino gehiago aitortzeko izapideak egiten hasi da. 2022ko Memoria Demokratikoaren Legean jasota dagoen figura hau jada aplikatua izan da hainbat kasutan, Gernikako hirigunean esaterako.

Gasteizko errekonozimendua martxoak 3an hildako bost lagunengatik dator. Eibar, Espainiako Errepublika aldarrikatu zen lehen herria izan zelako, Saturraraneko espetxea berriz, 1938tik 1944ra emakumeen espetxe frankista izateagatik, eta Ezkabako gotorlekua erregimen frankistako penalik gogorrenetako bat izateagatik. Helburua, Gobernuak adierazitakoaren arabera, Espainiako Estatuaren memoria demokratikorako garrantzi berezia duten gertaerei lotutako leku historikoak identifikatzea eta babestea da. Izan ere, 2025ean beste memoria toki batzuk aitortzeko proposamena iragarri du gobernuak, horien artean Diputatuen Kongresua, Argelian kokatutako kontzentrazio-esparrua edo Via Laietanako komisaldegia aipatzen ditu.

Hamaika Telebista