Skip to main content

Gasteizko epaitegi batek Osakidetza zigortu du, langileen grebarako eskubidea urratzeagatik.

Politika

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Osakidetza zigortu dute Arabako kanpo kontsulten laborategiko langileen grebarako eskubidea urratzeagatik.

Sindikatuaren arabera, 2020ko urriaren 29ko Osakidetzako grebaren harira, ELAk jakin zuen Arabako Kanpo Kontsulten Laborategi Zerbitzuan langile grebalariak ordezkatu zituela, gutxieneko zerbitzuak ez zirenean. Arabako kanpo kontsultetako laborategi zerbitzua da, urologiako sekziokoa, hain zuzen ere, greba egunetan gutxieneko zerbitzurik ezartzen ez den atala. Sindikatuak demanda bat aurkeztu zuen.

Lau urteren ondoren eman die arrazoia justiziak, epai «irmo» batekin. Hala, testuak Osakidetzari gogoratu dio «mugatuta» dagoela langileak ordezkatzea greba egunetan.