Skip to main content

Gasteizko kaleetan ikusgai zegoen azken armarri frankista kendu dute

Politika

2024, ira. 19 - 15:09
Asteazken honetan da kendu da Gasteizko kaleetan ikusgai zegoen azken armarri frankista. "Gasteizko memoria demokratikoarentzat eta diktadura frankistaren aurka askatasunaren eta demokraziaren alde borrokatu zuten ehunka gasteiztarrentzat" egun garrantzitsua dela adierazi du Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak. 1953 urtetik zegoen armarri frankista Gasteizko Olagibel kaleko Justizia Jauregi zaharraren fatxadan, eta honen zaharberritzea aprobetxatuz kendu dute. Memoria historikoaren legeak Frankismoarekin lotutako ikurrak kentzeko betebeharra ezartzen du, hain zuzen. 2018 eta 2020 urteen artean, hainbat etxebizitza eraikinetan zeuden plaka frankistak kentzeko kanpaina egin zuen Gasteizko Udalak, eta Olagibel kalean kendutako armarriarekin, gutxi dira Gasteizen gelditzen diren ikur frankistak. Izan ere, Jose Lejarreta alkate frankistaren omenezko kale bat oraindik dagoela gogorarazi du Garmendiak eta oihal batekin estalita dagoen katedral berriko ikur frankista.