Gernika-Palestinak Palestinaren aldeko borroka juridikoa aztertuko du adituekin, Bilbon eta Iruñean
Politika
Bide judizialaren nondik-norakoak ezagutarazteko “Palestinaren aldeko lege borroka – Erronkak eta aukerak” jardunaldi juridikoak egingo dira azaroaren 16an Bilbon eta azaroaren 18an Iruñean. Izen-emateak lotura honetan: https://bit.ly/GERNIKA-PALESTINA
Borroka juridiko horrek hiru erreferentzia ditu, Gernika-Palestinak azpimarratzen duenez: "2024ko Nazioarteko Justizia Gortearen kontsulta-iritzia», Nazio Batuen Batzar Nagusiaren aurtengo irailaren 17ko ebazpena eta «Nazioarteko Zigor Gorteak abian jarritako ikerketak".
Bilbon Bizkaia Aretoan egingo da jardunaldia, 9:00etatik aurrera. Honako hauek hartuko dute parte: Bill Bowring, Demokraziaren eta Giza Eskubideen aldeko Europako Abokatuen ohorezko presidentea, Euskal Herrian beste batzuetan ere izan dena; Francesca Albanesa, Palestinari buruzko NBEren kontalari berezia, telematikoki parte hartuko duena; Monique Chemillier-Gendreau, Frantziako Estatuan aipatutako elkartearen ohorezko presidentea; Issam Younis (Al Meza, Giza Eskubideen Erakundea); Hussein Ali Qassem (Abokatu Arabiarren Batasuna); Marco Bona (Turingo Abokatuen Elkartea); Lamis J Deek (PAL Lege Batzordea); Barbara Spinelli ELDHko presidenteak eta Urko Aiartza elkarteko abokatuak itxiko dute goiza.
Astelehenean, 12.00etatik aurrera, honako hauek entzuteko aukera izango da NUPen: Lamis J. Deek (Assembly for Liberation Batzorde Juridikoa); Issam Younis (Al Mezan, Giza Eskubideen Erakundea); Baker Fouad Fadi (Apartheidaren aurkako Europako Ekimeneko kidea); Mai Attalah (Palestinako Abokatuen eta Harreman Publiko eta Hedabideen Elkarteko Lehendakaritzako burua); eta Shomoo Shawkat, abokatu palestinarra, Uraren Agintaritzako Lege Gaietarako Departamentuko legezko ikertzailea.