Skip to main content

Getxoko 'Irurak Bat' jauregia eraisteko aukeraren berri izan zuten urtebete arinagotik

Politika

Maria Blanco Martin

2026, Maiatza 12 - 16:05
Ereaga Atalaya kooperatibako presidenteak Getxoko Epaitegian aitortu duenez, 2023ko azaroan jakinarazi zien bazkideei udalerriko ‘Irurak Bat’ jauregia eraisteko aukera zegoela. Kooperatiba hori da jauregiaren ordez luxuzko 12 etxebizitza eraikitzeko arduraduna. Bilera hartan Irantzu Uriarte Getxoko zinegotzia egon zen, aktan bere sinadura agertzen baita. Egoeraren berri izan zuen, baina ez zuen horren inguruko ohartarazpenik egin. Eduardo Andrade Getxoko alderdi popularreko bozeramailearen arabera, pisu bat zeukan erreserbatuta bertan.

2024ko abuztuan, babestuta zegoen ‘Irurak Bat’ jauregia eraitsi zuten luxuzko 12 etxebizitza eraikitzeko eta, horrekin batera, sei etxebizitzako beste eraikin bat altxatzeko. Hori dela eta, Irantzu Uriarte eta Inazio Uriarte zinegotziei, baita Iñigo Urkitza Hirigintza Diziplina arloko arduradunari ere, prebarikazio-delitua egotzi diete.

Epaiketan, jauregia eraitsi zuen enpresako arduradun batek eta bi auzokidek deklaratu dute dagoeneko; azaldu dutenez, 2024ko otsailean hasi zuten eraisketa eta abuzturako eraikin osoa bota zuten. Datorren ekainaren 19an bi arkitektok deklaratuko dute; horietako bat Urko Balziskueta da, jauregia babestuta zegoela defendatzen zuena eta, akusazioaren arabera, prozesutik baztertu zutena.

Kooperatibako presidenteak aitortu du Irantzu Uriartek bazekiela ‘Irurak Bat’ jauregia eraitsiko zutela
Ereaga Atalaya kooperatibako buruak epaitegian berretsi du 2023an eman zuela jauregia botatzeko aukeraren berri. Bilera horretan Irantzu Uriarte Getxoko zinegotzia egon zen; hark pisu bat erreserbatuta zeukan bertan eta ez zuen asmoaren berri eman. Orain, Uriarteri eta beste bi karguduni prebarikazioa egotzi diete, babestutako ondarea eraistea eta luxuzko etxebizitzak eraikitzea baimendu dutelakoan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista