Gipuzkoako Batzar Nagusietan gertatuko denari begira
Politika
EH Bilduk irabazi ditu Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak, baina baliteke lehen indarrak ez gobernatzea, bigarren, hirugarren eta laugarren indarrek bat eginez gero. EAJk eta PSE-EEk orain arteko itunei eusteko akordioa bermatu dute. Elkarrekin Podemosek ezker politikak babestuko ditu eta PPk argi adierazi du ahal duen guztia egingo duela EH Bildu erakundeetan egon ez dadin. Oraindik ez dago ezer garbi.