Skip to main content

Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatua hil da

Politika

2024, abu. 07 - 09:08

Jokin Perona, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatua Zamoran izandako istripu batean hil da astearte honetan. Bizikletan zihoala auto batek harrapatu du Peleas de Abajo herrian gaueko 21:15etan. Oriotarrak 46 urte zituen eta 2015ean sartu zen Gipuzkoako Foru Aldundian. 2020an, Ogasun eta Finantza diputatu izendatu zuten.