Gizarte eragileekin bilera errondari ekin dio Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak
Politika
2024, uzt. 17 - 13:07
Etxebizitzaren Itun Sozialaren sinatzaileekin egin du lehenengo enkontrua. 2022 eta 2036 urteen bitartean etxebizitzarekin dagoen arazoari heltzeko adostutako ituna da hau, herri eragile, enpresari eta unibertsitateko kideek osatzen dutena, besteak beste. Sindikatuen ordezkariak izango dira Pradaleskin bilduko diren hurrengoak. Satse eta SME medikuntzaren arloko sindikatuekin elkartuko da izango dira lehenengoak. Irailean sortzekoa den osasun sistemari buruzko herri ituna garatzeko mahaiaren inguruko xehetasunak helaraziko die. ELA, LAB eta Comisiones Obreras sindikatuen txanda hurrengo egunetan helduko da, baita patronal eta unibertsitateena ere.