Skip to main content

GKS erakundeak Ertzaintzaren bortizkeria salatu du manifestazioan burututako kargen ondorioz

Politika

2024, api. 02 - 14:04
Larunbat arratsaldean, martxoaren 30an, Gazte Koordinadora Sozialista erakundeak gazteen emantzipatzeko ezintasuna salatzeko manifestazioa burutu zue Gasteizeko kaleetan zehar. Erakundeak, etxebizitzaren atzean dagoen negozioa eta honen aurreko arauketa falta leporatu die politikariei. Manifestazioa bukatzerakoan, zenbait gaztek hutsik zegoen Arkupeen pasalekuko etxebizitza bat okupatu zuten eta hainbat pankarta hedatu zituzten protesta moduan. Honen aurrean, Ertzaintzak kanpoan zeuden gazteen kontra kargatu zuen, ondorioz 25 pertsona zaurituz, 4 ospitaleratuz eta 1 atxilotuz GKS-k adierazi duen moduan. Erakundeak Ertzaintzaren bortizkeria salatzeko eta zaurituei elkartasuna azaltzeko elkarretaratzea egin du. Horretaz gain, alderdi politikoen isiltasuna salatu dute gertakarien hauen aurrean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, Josu Erkorekak ordea, erabat gaitzetsi ditu gertatutako istiluak, Ertzainak bortizki erasotuak izan zirela adieraziz.