Garikoitz Etxeberriak eta protestan ziren beste presoek gose greba utzi dute
Politika
Zaballako kartzelako zuzendaritzak ziurtatu dio bakartzetik aterako dutela eta ez duela zelda partekatu beharko. Apirilaren 19tik gose greban egon da Garikoitz Etxeberria, zazpi presok adierazi diote elkartasuna ekintzara batuta.