Gotzone Sagardui Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari medikoa izendatu dute
Politika
2025, urt. 09 - 11:01
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako osasun sailburu ohia Gasteizko Vithas San Jose klinika pribatuko zuzendari medikoa izendatu berri dute. 2024an kargua utzi ostean Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko gerenteordetzara itzuli zen, eta orain, urte erdi baino gutxiagoan, hartu du kargu berria.