Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Guardia Zibilak 1975ean tiroz hil zuen Angel Espartari plaka bat jarri diote Bilbon

Politika

2024, aza. 27 - 09:11
Casilda Iturrizar parkeren inguruetan egongo den plaka batekin gogoratuko dute Angel Esparta Basterra. Gazte bilbotarra tiroz hil zuen Guardia Zibilak 1975eko azaroaren 25ean; Franco hil ondoren egindako lehenbiziko krimena izan zen hura.
Hainbat aurpegi ezagun izan dira Espartari egindako omenaldian eta lore-eskaintzan, tartean Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Topaguneko zenbait ordezkari eta Itziar Esparta, Angelen arreba, besteak beste.
Hamaika Telebista