Skip to main content

Gure Eskuk datorren faserako ekintza plan bat prestatu du, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko helburuarekin

Politika

2023, abe. 04 - 09:12

Gure Eskuk bere urteroko Batzar Nagusia egin du larunbat honetan Gasteizen. Euskal lurraldeetan erabakitzeko eskubidea gauzatzea xede hartuta, anbizioz helduko dio Gure Eskuk datorrenari. Bi urte hauetan ekimen eta mobilizazioak baliatuko dituzte Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea izan dezan. Horrez gain, 18 kidek osatutako zuzendaritzan aldaketak ere aurkeztu dituzte. Hainbat aldaketa izan ditu, eta horrek “berritasuna eta freskotasuna” ekarriko dizkiela baieztatu dute.