Skip to main content

Gure Eskuk Frantziako Tourrean Euskal Herria bere etorkizuna erabaki nahi duen herria dela erakusteko deia egin du

Politika

Uztailaren 1, 2, 3 eta 5ean Frantziako Tourra Euskal Herritik igaroko da. Tourraren nazioarteko oihartzuna aprobetxatuz, Euskal Herria 7 lurraldez osatutako herria dela aldarrikatzea du helburu ekimenak. Ildo horretan, Gure Eskuk “Euskal Herritik Mundura” izeneko ekimena antolatu du.

Horretarako, “inoiz egin den ikurrinik erraldoiena” sortuko dute. ‘Euskal Herriak erabaki-Basques decide’ leloa paratuko dute ikurrinaren zati zurian.