Skip to main content

Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte Munduko Kopako finaleko Bilboko istiluekin lotuta

Politika

Maite de Felipe Suso

2026, uzt. 28 - 13:07

Aske Antolakundearen arabera, Espainiako Poliziak gutxienez bi pertsona atxilotu ditu Munduko Kopako finalaren harira Bilbon izandako liskarrekin lotuta. Plataformak salatu duenez, Erromo eta Muskizeko bi gazte dira eta ziurtatu du gehiago atxilotuko dituztela, hala jakinarazi baitie haien abokatuak.
Horren harira, El Correo egunkariak zehaztutakoaren arabera, “lesioak”, “desordena publikoak” eta “gorroto delitu” gehigarria leporatu dizkie Poliziak.
Atxiloketak salatzeko astearte honetan kontzentrazioa deitu du Aske Antolakundeak. 19.00etan izango da Muskizko Kultur Etxean.
Uztailaren 19an hainbat liskar piztu ziren Bilbon Munduko Kopako finala ikustera zihoazenen eta euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldeko manifestarien artean. Ertzaintzak 21 pertsona identifikatu zituen egun hartan. Hala ere, astelehen honetan Espainiako Poliziak atxilotutako pertsona ez da horietako bat.
Bestalde, Ertzaintzak dagoeneko egun horietan jazotako gertakariekin lotuta zazpi lagun atxilotu ditu Gasteizen, Donostian eta Berrizen.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista