Hainbat euskal presok baraua egingo dute Palestinako herriarekin elkartasunez
Politika
2023, urr. 25 - 11:10
20 euskal presok gutun bat sinatu dute esanez baraua egingo dutela urriaren 27an. Hala, Palestinako herriari elkartasuna erakutsi eta herri zapalduen defentsa eskubidea aldarrikatuko dute.
Idatzia osorik:
Emakume zein gizon palestinarrek hamarkadak daramatzate okupazio sionistak eragindako bortizkeria jasaten; haien etxeetatik indarrez kanporatuak eta lekualdatzera behartuak, haien hiri zein herriak suntsituak; espetxeratuak, torturatuak, bortxatuak, erailak... izanez.
Estatu sionista terrorista honek buruturiko politika genozida honen erakusgarri ditugu, egun hauetan mundu osoak ikusi ahal izan dituen Gazan emandako sarraski eta izualdiak.
Hori guztia dela eta, herri palestinarrarekiko elkartasunez eta herri zapalduen defentsarako eskubideen zilegitasuna aldarrikatuz, gutun hau sinatzen dugun euskal preso politikook barau-egun bat burutuko dugu datorren urriaren 27an, ostiralean.
Palestina aurrera!