Hamar urte elkarbizitzaren eta konponbideen bila
Politika
2024, eka. 24 - 10:06
Sarek bere 10. urteurreneko ekitaldia egin du igande honetan Donostiako Zuloaga plazan. Adierazi du etapa bat beteta, bukaera jarri diotela 34 urte luze iraun duten urruntze politikek eragindako eskubide urraketari, eta orain beste etapa batean daudela. Etapa berria laburragoa izango delakoan, oztopoei aurre egiteko prest daude. Hala, gogoratu dute oraindik ez dela konpondu euskal presoen auzia, eta euskal gizarteari dei egin dio, lanean jarrai dezan “erakunde politiko eta judizialen bitartez”: “Noiz eta nola izan behar duen etxeratzeak euskal jendarteak erabaki behar du”.