Skip to main content

Hamarkada bat datozen urteen norabidea argitu nahian

Politika

Gure Eskuk "Itsasargia, Nazioarteko Konferentzia" egingo du larunbatean Ficoban. Mintzagai izango dituzte lurralde gatazken konponbidea Europako eremuan eta herritarron aktibazioa olatu subiranista berrian. Halaber, Itsasargia eztabaida prozesuaren ondoren adostutako proposamen politikoa plazaratuko dute, hurrengo urteetan Gure Eskuk jarraituko duen bidea zehaztuko duena.