Skip to main content

Hauteskunde kanpainaren bigarren asteburua, Gipuzkoan

Politika

Bigarren asteburua igaro berritan, zenbait alderdik Donostia aukeratu dute ekitaldia egiteko. Elkarrekin Podemosek aldarrikatu du instituzio demokratikoek indar gehiago izan behar dutela Eusko Jaurlaritzaren itzalean jarduten duten botereek baino. EAJ ere Donostian izan da Katalunia plazan. Jeltzaleei botoa eskatu diete, baita ez direnei ere. Sozialistak "EAJrekin pozik ez dauden eta abentura independentistarik nahi ez duten guztiei" zuzendu dira. EH Bilduri dagokionez, Tolosan eta Hernanin ibili dira asteburuan, besteak beste. Pello Otxandiano lehendakarigaiak aldaketa eskatu du. Inertzia hautsi eta norabidea finkatu behar dela esan du eta gaineratu aldaketa badatorrela eta ezkerreko independentismoa lidergo papera betetzera deitua dagoela garaiotan.