Skip to main content

Hauteskundeak egingo dituzte azaroaren 26an Nafarroako 39 udalerritan

Politika

2023, ira. 26 - 06:09
Espainiako Gobernuak finkatu du hauteskundeen data. Udalerri horiek ez zituzten zerrendak osatu maiatzaren 28an. Hori gertatu zen Nafarroako 39 udalerritan, besteak beste, Ariben, Auritzen, Burgin, Ezkarozen, Garraldan, Hiriberrin, Izaban, Itzaltzun, Nabaskozen, Orbaizetan, Urzainkin, Uztarrozen, Lezaunen, Arantzan, Areson, Iturmendin, Urrozen eta Zubietan. Hauteskunde prozesu horrek bere kanpaina izango du. Kanpaina azaroaren 10ean hasi eta 24an amaituko da.