Herrigintzatik, Sortu jatorri eta kultur aniztasunaz ariko da Plaza Hutsean, otsailaren 22an
Politika
2025, urt. 14 - 15:01
Sortuk herrigintzan sakontzeko Plaza Hutsa egingo du otsailaren 22an Andoainen, jatorri eta kultur aniztasuna gai nagusitzat hartuta. Horra bada, Bidaide proposamena osatu berri du Sortuk, jatorri eta kultur aniztasunak euskal egitasmo nazionalaren eraikuntzan izan beharreko kokalekuaz egindako gogoeta jasoz. Solasaldi nagusia horren inguruan izango da. Ondoren, beste bost azpi-solasaldi, jatorri eta kultur aniztasunari hainbat ertzetatik heltzeko: euskara, hezkuntza, inklusioa, sozioekonomia, eta erreakzio autoritarioa. Bertaratzeko Izen ematea dagoeneko martxan da.