Skip to main content

Iñaki Garces eta Aitor Herrera euskal presoak baldintzapean aske geratu dira

Politika

Etxeratek jakitera eman duenez, baldintzapeko askatasuna eskuratu du Iñaki Garces Beitia Otxandioko presoak. 25 urte daramatza espetxean eta 2017an bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Espainiako Espetxe Erakundeek 2021eko udaberrian iragarri zuten haren Euskal Herriratzea, eta Zueratik Basaurira lekualdatu zuten.

Ordu batzuk beranduago Aitor Herrera santurtziarra izan da baldintzapeko askatasuna eskuratu duena, kasu honetan espetxean 19 urtetik gora eman ondoren. 2004. urtean atxilotu eta kartzelaratu zuten, Baltasar Garzon epailaren aginduz. Geroztik espainiar zenbait espetxetan egon da.