Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Iñigo Errejonek dimisioa aurkeztu du jarrera matxistak izan omen dituelako

Politika

2024, urr. 24 - 18:10
"Pertsonaiaren eta pertsonalaren arteko kontraesanaren mugara iritsi naiz", adierazi du Errejonek. Sumarrek Kongresuan duen bozeramaileak bere eserlekua eta politika utziko dituela iragarri du ostegun honetan. Dimisioa sare sozialetan modu anonimoan hedatutako hainbat mezuren ondoren eman da. Mezu horiek jarrera matxistak salatzen dituzte eta koalizioaren barrutik Errejonekin lotu dituzte. Testu horietan ez da Errejón zuzenean aipatzen, Madrilen oso ezaguna den politikari bati egiten diote erreferentzia.
Hamaika Telebista