Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Igeldo Tokiko Erakunde bihurtzea onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Politika

2024, abe. 17 - 17:12
Donostiako auzoa izan da Igeldo orain arte. Hemendik aurrera, udalerri izango ez den arren, auzo batek baino eskumen gehiago izango ditu Igeldok. Batzorde kudeatzaile bat arduratuko da Tokiko Erakunde berriaz hasiera batean. 2027ko udal hauteskundeetatik ondoren, batzar eta auzo alkate batek kudeatuko dute Igeldo. Gipuzkoako hirugarren Tokiko Erakunde da orain Igeldo, Ereñozu eta Itziarrez gain.
Irune Berasaluze Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak “aitorpen historikoa” izan dela azaldu du agerraldian.
“Gertuko zerbitzuak hobeto kudeatzeko” aukera izango dutela gehitu du Eneko Goia Donostiako alkateak.
Haien hitzetan, Igeldoren “nortasuna” indartzeaz gain, bere garapenarentzat ere baliagarria izango da aldaketa.
Eskumenak pixkanaka eskuratuko ditu Igeldok.
Lehen bi urtetan, kirol jardueraz, euskara sustatzeaz eta eraikin publikoak mantentzeaz arduratuko da, adibidez.
Hortik aurrera, hirigintza, etxebizitza, ingurumena eta errepide nagusiak ere kudeatuko ditu.
Hamaika Telebista