Skip to main content

Imanol Pradales eta Pedro Sanchez Ajuria Enean bilduko dira

Politika

2024, uzt. 24 - 11:07

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Ajuria Enea jauregian, Gasteizen, bilduko dira ostiral honetan, uztailaren 26an. Bilerak irudi ezohikoa utziko du, gobernu sozialistako presidente bat lehendakari jeltzale batekin Ajuria Enean biltzen den lehen aldia baita. 

Bisita ofizial honekin, uztailaren 11n abiatutako bilera sorta zabalari emango dio bukaera lehendakariak. Pradalesen asmoa Euskadik bere egiteko dituen eskumenak transferitzea da. Hori da, hain zuzen ere, lehendakariak legegintzaldi honetarako bere buruari jarritako helburuetako bat. Bileran jorratu beharreko beste gai bat Gernikako Estatutua da. Jeltzaleen eta sozialisten inbestidura akordioan estatutua osorik betetzeko bi urteko epea adostu zuten.

 

 

Hamaika Telebista