Skip to main content

Imanol Pradales izango da EAJren lehendakarigaia

Politika

Iñigo Urkulluren ordezkoa izango da Imanol Pradales, Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura diputatua. Euzkadi Buru Batzarrak Euskadiko eta Europako hauteskundeetarako barne hauteskunde prozesua ireki du. Pradalesek esan du ohorea dela EBBk bera proposatu izana lehendakarigai. Hala ere, gogorarazi du alderdiko militanteak direla azken hitza dutenak, eta erabaki horren zain dagoela. Urkulluk haren babesa adierazi dio.