"Gutxieneko osagai komunak" izango dituen herri-proiektua osatzea proposatu du Otxandianok
Politika
09:30ean hasi da Eusko Jaurlaritzako hurrengo lehendakaria hautatzeko inbestidura saioa. Otxandianoren hitzartzearekin hasi da saioa.
Eraldaketa nazional berri baten beharrean gaudela azpimarratu du Otxandianok. Hala, sei elkargune proposatu ditu datozen hamarraldirako erronkak definitzeko: Burujabetza estrategikoa, ongizate egiturak eraldatu, aztarna ekologikoa jaitsi, hezkuntza sistema berritu, identitate komunitarioa sendotu eta segurtasun eredu propioa.
Hautagai bakoitzak 90 minutu ditu bere gobernu programa aurkezteko: Imanol Pradalesek azalduko du EAJren programa, eta Pello Otxandianok EH Bildurena. EAJk eta EH Bilduk 27na eserleku dituzten arren, jeltzaleek eta sozialistek atzo sinatu zuten gobernu akordioa. Beraz, EAJk 39 botorekin gehiengo osoa lortuko luke.