Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Iñigo Cabacasen familia haserre eta saminduta dago Bilboko Udalaren erabakiarekin

Politika

2024, aza. 21 - 09:11

Astelehenean inauguratu zuten Bilbon Atalasea terrorismoaren eta indarkeria politikoaren eta polizialaren biktimen omenezko memoriagunea. Bertan, Iñigo Cabacas behar beste argitu gabeko kasutzat hartu dute, eta polemika sortu da.

Jone Goirizelaia Cabacas sendiarenabokatuak Euskadi Irratian salatu du epai batek baino gehiagok jo duela frogatutzat kasua, Auzitegi Gorenak barne. Atalase eskultura multzoan emandako tratuagatik birbiktimizatuta sentitu da Cabacas Lizeranzu sendia, eta Bilboko Udalaren enpatia ezagatik, suminduta dagoela adierazi du familiaren abokatuak.

Hamaika Telebista