Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Ipar Euskal Herria argi mintzatu da ezkerraren alde

Politika

2024, uzt. 08 - 08:07

Ipar Euskal Herrian Fronte Popular Berria nagusitu da hiru hautesbarrutietan. Peio Dufau EH Baiko kide eta Fronte Popular Berriko hautagaiak eskuratuko du diputatu eserlekua (bozen % 37,5 lortu ditu). Ezkerreko abertzaleek Parisen lortu duten lehen ordezkaria da Dufau. Bosgarren hautesbarrutian, Colette Capdevielle sozialistak bozen % 60,58 lortu ditu, eta laugarrenean, hautesleen ia erdiek Iñaki Etxaniz sozialistaren alde egin dute.

Parte-hartzea % 73 ingurukoa izan da Ipar Euskal Herrian. Datuek nabarmen egin dute gora 2022ko hauteskundeetako bigarren itzuliarekin alderatuta.

Hamaika Telebista