Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak Donibane Garazin ospatuko du Aberri Eguna
Politika
2025, urt. 16 - 10:01
Aurten ere Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak molde bateratuan antolatuko du Aberri Eguna. Apirilaren 20an, Baxe Nafarroako hiriburuan, 'Elgarrekin, Herria, Burujabetza' leloa izango duen ekitaldira bertaratzeko gonbitea zabaldu dute. Adierazi dute Euskal Herriak anbizioa erakustea eta bere burujabetzaren bidean pauso berriak egitea inoiz baino beharrezkoagoa dela.