‘Bat eginez independentziara’ lelopean mobilizazioa egingo du Ernaik irailaren 8an Donostian
Politika
2024, eka. 20 - 12:06
Ernaiko kideek 2023ko irailean Aitor eta Galderren epetxeratzearen kontrako ekimenengatik identifikatuak izan ziren eta 290.000 euroko isunak jaso dituzte. Mozal Legea modu "neurrigabean" aplikatzen ari direla salatu du taldeak eta manifestazioa deitu du irailaren 8rako.