Irailean abiatuko du Eusko Jaurlaritzak osasun sistemari buruzko herri ituna garatzeko mahaia
Politika
2024, uzt. 17 - 13:07
Hala iragarri du Imanol Pradales Lehendakariak alderdi politikoekin egindako erronda baloratzeko egin duen agerraldian. Osasun sistemaren egoera izan da, hain zuzen, erronda horretan landutako gai nagusienetako bat. Ituna garatzeko bide-orria helarazi die alderdietako ordezkariei. Hauen guztien programetan aurkitutako elkargunean bildu ditu Gobernu berriak. Horiekin dokumentu bat osatuko du, irailean alderdi, sindikatu, paziente eta unibertsitateko ordezkariekin elkarbanatuko duena. Hortik aurrera, 6 hilabeteko epea ezarri du Pradalesek, mahaiaren ekarpenak jaso eta dokumentu amankomuna osatzeko.