Skip to main content

Jai giroa eta alkarrikapena uztartuko ditu EH Bilduk Iruñeko Aberri Egunean

Politika

La Furia, Arkada Social eta The Trikiteensen kontzertuekin eta beste emanaldi batzuekin ospatuko du Aberri Eguna. Gainera, Declan Kearney Sinn Fein alderdiko bozeramailea gonbidatu dute.

Manifestazioarekin hasiko da eguna, 12:00etan abiatuko da Golem zinemetatik. 13:30ean, kale animazioa hasiko da Bosquecillotik abiatuta. Haurrentzako egitaraua ere badago, Umeen Gunean, Burgoen Plazan.