Skip to main content

Jaurlaritzak auzitegietara eraman du euskararen normalizazioaren kontrako epaien afera

Politika

Dagoeneko prest dituzte irailean eta urrian Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako bi epaien kontrako kasazio errekurtsoak. Euskararen normalizazioarekin lotutako dekretuaren hainbat artikulu baliogabetu zituen epai horien bidez Justizia Auzitegiak.