Skip to main content

Josu Urrutikoetxea Parisen epaituko dute 2025ean

Politika

2024, urr. 30 - 18:10
2025eko urriaren 8an, epaituko dute Urrutikoetxea Parisko Dei Auzitegian. 2002tik 2005era ETAko kide izatea egozten diote epaitegiek. Baita “helburu terroristak dituen” gaizkile elkarte bateko kide izatea ere. Prozedura akatsak zirela-eta epaiketa bertan behera utzi zuen epaileak 2021ean. Geroztik bulegoetan egon da kasua.
Hamaika Telebista