Joxe Arregiren hilketaren 43. urteurreneko oroimen ekitaldia egin dute Zizurkilen
Politika
2024, ots. 19 - 08:02
Urtero bezala, Egiari Zorrek Joxe Arregiren hilketa izan du gogoan Zirzurkilen. Hil arte torturatu zuten Arregi, 43 urte bete dira egun latz hartatik.
Torturaren aitortza eta erreparazioaren bidean, lehentasunezko neurri batzuk zerrendatu dituzte: torturaren erabilera ahalbidetu duen estruktura desegitea, atxiloaldi inkomunikatuaren erregimena bertan behera uztea; parametro demokratikoetara egokitutako eredu polizialaren inguruko hausnarketa sakona bideratzea eta bizirik suertatu ziren torturatuen banakako eta taldeko konponketa integralerako baliabideak martxan jartzea, besteak beste. Jaurlaritzaren aginduz, Kriminologia Institutuak torturaren inguruko ikerketa txostena egin zuen duela sei urte. Azaldu dute txostena akuilu izan beharko litzatekeela torturaren eragin osoarekin amaitzeko.
Zizurkilen hainbat ekitaldi egingo dituzte egunotan.