Koalizio gobernua osatzeko akordioa sinatu dute EAJk eta PSE-EEk
Politika
2024, eka. 19 - 13:06
Eusko Jaurlaritzaren Gobernua osatzeko akordioa sinatu dute EAJ eta PSE-EEko buruek. Bost ardatz barneratzen ditu dokumentuak; pertsonak erdigunean, hazkunde- eta ongizate-eredua, eraldaketa energetikoa eta jasangarritasuna, bizikidetza, memoria eta giza eskubideak eta autogobernuan haztea. ‘Ongizatean hazi’ izendatu duten akordio progresista dela baieztatu dute alderdietako buruek. Osotara 32 jardun arlo barneratzen dira ardatz bakoitzaren baitan. Osasun sistema unibertsala, hezkuntza, etxebizitza, berdintasuna edota autogobernua, besteak beste.