Skip to main content

Koldo Martinezek zinegotzi izateari utziko dio osasun arazoengatik

Politika

2024, ira. 30 - 13:09
Martxoan iragarri zuen minbizia zuela eta ebakuntza bat egin ziotela, udal-jardueratik egun batzuk urrunduz. Oraingoan, Martinezek berak esanda, ezin da %100ean egon herriarekin zein Geroa bairekin eta hartara erabakia hartu du. Javier Leozek ordezkatuko du, zerrendan hurrengoa eta gaur egun EAJren abokatu eta arduradun teknikoa da Nafarroan.