Skip to main content

Kontseilu Sozialistaren Aresti Zentroa hustarazi dute Bilbon

Politika

2024, uzt. 19 - 09:07

Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, Bilbon okupatuta zuten lokal bat hutsiarazi diete Ertzaintzak eta Bilboko udaltzainak. Ostegun goizean Ertzaintzaren eta Bilboko udaltzainen hainbat patruila hurbildu ziren tokira. Aurrez jakinarazi gabe eta lokala husteko agindu judizialik ez zietela erakutsi salatu dute.

Deustu auzoan dago lokala, eta urte hasieran okupatu zuten. Haien esanetan, “jabe ugari” ditu eta urteak zeramatzan erabilerarik gabe. “Langileriaren antolakuntza independentea sustatzeko eta bizi baldintzen okertzeari aurre egiteko” eremu gisa erabiltzen zen. Hustaratzea salatzeko elkarretaratzea egin zuten ostegun arratsaldean Bilboko Epaitegien aurrean.

Hamaika Telebista