Skip to main content

Kontzentrazioak eta mobilizazioak Hego Euskal Herriko lantokietan Palestinaren alde

Politika

Ehunka langile bildu dira Hego Euskal Herriko lantokietan Israelek Palestinan egindako genozidioa bertan behera uztea eskatzeko. Sindikatuek su-etena aldarrikatu dute. Lantokietako kontzentrazioez gain, mobilizazioak egin dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan: Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Iruñean.