Lankidetza formula berriak aldarrikatu ditu Pradalesek, Trumpen administrazioak sortutako zarataren aurrean
Politika
2025, mar. 12 - 08:03
George Washington Unibertsitateko ikasle, arduradun eta adituekin partekatu du Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak Atlantikoaren bi aldeetan demokrazia hobea lortzeko gogoeta. Trumpen administrazioak sortutako zarataren aurrean, Ameriketako Estatu Batuen eta Europaren arteko lankidetza-formula berriak aldarrikatu ditu.
Bestalde, Pradalesek egunotan iragarri duenez, Arabak, Bizkaiak Gipuzkoak Estatu Batuetan duten presentzia indartuko da ordezkaritza iraunkor baten bidez. Ordezkaritza hori Washingtonen egongo da, eta bere helburua Estatu Batuetan euskal herritarren presentzia areagotzea izango da.