Lasterbidean-en hirugarren aldia, ekainaren 3an
Politika
Egun osoko egitaraua antolatu da: korrikaldia, herri bazkaria eta DJak izango dira Amasa-Villabonan. Lasterbidean ekinaldia 2013an egin zuten lehen aldiz, Oiartzunen, eta ordutik beste zazpi edizio ere izan ditu.
Antolatzaileek gogoratu dute euskal presoen sakabanaketa amaitzear dagoen arren, salbuespenezko espetxe politikak ez direla amaitu.
Ekainaren 3an, bi lasterkaldi izango dira: bata, 7,8 kilometrokoa, eta bestea, 2,6 kilometrokoa. Izena emateko epea irekita dago, eta egunean bertan ere eman ahal izango da, Amasa-Villabonako kiroldegian.