Skip to main content

Lau atxilotu eta hainbat zauritu Ertzaintzak Martxoaren 3ko manifestazioan kargatu eta gero

Politika

2024, mar. 04 - 14:03

Ertzaintzak lau lagun atxilotu zituen igandean Gasteizen, 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren biktimen omenezko manifestazioan gertatutako istiluetan. Manifestarien kontra oldartu zen polizia, foam jaurtigaiak ere erabiliz. Manifestazioaren antolatzaileek, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek, Martxoak 3 elkartearekin batera, Ertzaintzaren karga bortitza salatu dute. Hamarnaka pertsona zauriak jaso dituztela azaldu dute ere, horietako batek konortea galdu duela baieztatuz. Hala Bedi komunikabidearen arabera, 60 urteko emakume bat ere zauritua izan da, ahoan, Ertzaintzak jaurtitako foam bala baten inpaktua jaso eta gero.

Hamaika Telebista