Lizarra-Garazi “oroitzapen txarra” da Aitor Estebanentzat
Politika
25 urte bete dira Lizarrako adierazpena aurkeztu zutenetik. Lizarra-Garaziko adierazpena inoizko negoziazio politiko nagusitzat jotzen da, hainbat alderdiren eta eragileren adostasuna lortu zuelako. Baina, azkenean, zapuztu egin zen. Euskal Herriko gatazkari amaiera emateko asmoa zuen. Espainiako Kongresuko EAJko bozeramaile Aitor Estebanek ez du oroitzapen onik prozesuari lotuta. “Ez zen esperientzia ona izan” aitortu du elkarrizketa batean. EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik, aldiz, Lizarra-Garazi jarri du erreferente nazio eta gizarte askapenerako bidean.