Maddalen Iriartek Gipuzkoaren gobernagarritasunerako akordioa proposatu die EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosi
Politika
Gipuzkoarrei etorkizuneko proiektu partekatu bat eskaintzeko tresna izan nahi dutela adierazi du. Hauek dira proposamenaren ildo nagusiak: zaintzak eraldatzeko bidea zabaltzea, energia berriztagarrien trantsizioa, Ipar Euskal Herriarekin harremana, euskara eta kultura, zerga-sistema berria eta gobernantza feminista. EH Bilduk gobernantza eredu hori adostea izango du lehentasun.