Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Ernairen abokatua: "Espero dugu frogatutzat izan dena ez izatea eztabaidagai eta eragin zuzena izatea"

Politika

2024, abe. 19 - 12:12

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak 133 isun jarri zituen Ernaiko kideren aurka; orotara ia 300 mila euro. Hori erabat desproportzionatua eta arbitrarioa dela frogatzeko, epaitegietara jo zuen Ernaik.
Gasteizko Administrazioarekiko auzien laugarren zenbakiko epaitegiak bi epai igorri ditu; horietako batean, Gasteizko gertakarien harikoa, Ernaik jarritako helegitea guztiz onartu du, eta Bilbokoa partzialki. Lehenengo epaiak frogatutzat ematen duenarekin, ebazpen administratiboa zuzenbide kontrakoa dela baieztatu du.

Hamaika Telebista